From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernhard Hans Henry Scharoun (Bremen, 1893ko irailaren 20a - Berlin, 1972ko azaroaren 25a) alemaniar arkitektoa izan zen.
Hans Scharoun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bremen, 1893ko irailaren 20a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Mendebaldeko Berlin, 1972ko azaroaren 25a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Waldfriedhof Zehlendorf (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Unibertsitate Teknikoa |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, diseinatzailea eta hirigilea |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Unibertsitate Teknikoa Eugeniusz Geppert Academy of Fine Arts (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Arkitektura ikasi zuen Berlingo Unibertsitate Teknikoan, baina ez zituen ikasketak amaitu. 1914an boluntario gisa erroldatu zen Lehen Mundu Gerran esku hartzeko. 1919an Breslaun ezarri zen arkitekto, eta proiektu ugari egin eta erakusketa artistikoak antolatu zituen, Die Brücke talde espresionistaren lehena barne. 1932an itxi zuten arte, Breslauko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle izan zen.
Nazien aroan Alemanian egon zen bere lankide asko Alemaniatik joan ziren bitartean. Gerraostean Berlingo Unibertsitate Teknikoko irakasle eta hiria berreraikitzeaz arduratu zenetako bat izan zen.
Arkitektura organikoaren eta arkitektura espresionistaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Bere lan nagusia Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu-aretoa izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.