From Wikipedia, the free encyclopedia
Hans Küng (Sursee, Suitza, 1928ko martxoaren 19a - Tübingen, 2021eko apirilaren 6a) suitzar idazle, teologo eta apaiz katolikoa izan zen.
Hans Küng | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sursee, 1928ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Suitza |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Tübingen, 2021eko apirilaren 6a (93 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Catholic University of Paris (en) 1956) doctorate in France (en) : Teologia Collegium Germanicum et Hungaricum (en) |
Tesi zuzendaria | Louis Bouyer (en) |
Hizkuntzak | alemana latina italiera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, idazlea, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Tübingen |
Enplegatzailea(k) | Tübingengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientziaren eta Arteen Europar Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Filosofia- eta teologia-ikasketak egin zituen Erromako Unibertsitate gregorianoan. Apaiz egin zen 1955ean, eta ikasketak sakondu zituen Parisko Sorbonan eta Institutu Katolikoan. 1960an, Tubingako Unibertsitatean, teologia-katedradun izendatu zuten. Urtebete lehenago, Joan XXIII.ak Vatikano II.aren laguntzaile ofizial izendatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen Kontzilioaren bukaera arte.
1963tik 1980ra irakasle aritu zen Tubingan, eta Ikasketa Ekumenikoen Institutua sortu eta zuzendu zuen han. 1980an alde batera utzi zuen ohiko katedra, eta teologiako bat sortu zuen: Concilium.
Lan aipagarrienak: Elizaren egiturak (1965); Eliza (1968), Zintzotasuna eta egiatasuna. Elizaren etorkizunaren inguruan (1970); Kristauaren askatasuna (1975); Kristau izatea (1977); Existitzen al da Jainkoa? (1979); Betiko bizitza (1983); Itxaropenari eutsi. Eliza berritzeko idazkiak (1993); Judaismoa. Iragana, oraina eta geroa (1993); Kristau pentsalari handiak. Sarrera txiki bat teologiari (1995); Mundu etika baterako proiektua (1995); Dying with Dignity (1998); My Struggle for Freedom: Memoirs (2003); Disputed Truth: Memoirs II (2008).
Egungo pentsamendu katolikoaren teologo aipagarri eta eztabaidatuenetako bat izan zen Küng, eta katolikoen zein protestanteen onespena jaso zuen, Vatikanoaren aurkakotasuna gorabehera. Tubingako Unibertsitatean Teologia Ekumenikoa irakasi zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Küng |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.