margolari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hans Holbein Zaharra (Augsburgo, Bavaria, c. 1465, - Issenheim, Alsazia, 1524) alemaniar margolari eta marrazkilaria izan zen. Ulmen ikasi ondoren, Herbeheretan izan bide zen. Gero Augsburgora joanik, erretaulak egiteko lantegi baten buru izan zen. Espresioen bortiztasuna eta forma kizkurtuak gogoko dituen tradizio germaniarraren ildotik taxutuak ziren Holbeinen erretaulak, eta oso estimatuak izan ziren haren garaian.
Hans Holbein Zaharra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Augsburg, 1465 |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua Frantzia Suitza |
Bizilekua | Augsburg |
Heriotza | Basilea eta Issenheim, 1524 (58/59 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | |
Leinua | Holbein family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, xylographer (en) , ilustratzailea, artista bisuala, artista eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Augsburg |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | German Renaissance (en) |
Gotiko berankorraren ezaugarri garbi-garbiak ditu. Hona erretauletariko batzuk: Domingotarrena (Frankfurt), Andredena Mariaren basilikakoa (Erroma), Augsburguko San Pauloren basilikakoa. Erlijiozko koadroak, berriz: "Santa Mariaren bizitzako pasarteak" (Augsburgoko katedrala), "Amabirjinaren heriotza apostoluek inguraturik" (Basilea), etab.
Zehaztasun handiko erretratugilea ere bada, zenbaitetan soil eta lehor samar gertatzen den arren (zenbaitetan bere semeak egindakotzat hartu dira). Azken aldera, italiar estiloko gaiak bere egin zituen eta formak leundu ("Gaztetasunaren iturria", 1519).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Holbein Zaharra |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.