From Wikipedia, the free encyclopedia
Heinz Fischer (Höchst, 1881eko uztailaren 27a - Munich, 1945eko martxoaren 31) alemaniar kimikaria izan zen. 1930eko Kimikako Nobel Saria jaso zuen heminari eta klorofilari buruz egindako ikerketengatik, batez ere heminaren sintesiagatik.
Medikuntza eta kimika ikasi zituen, lehenik Lausanako Unibertsitatean eta gero Marburgeko Unibertsitatean. Kimika organikoko irakasle gisa lan egin zuen Municheko Teknologia Unibertsitatean. Odoleko eta behazuneko pigmentuak ikertu zituen; baita hostoetako klorofila eta pirrolaren kimika ere. Garrantzi berezia izan zuten heminaren eta bilirrubinaren sintesiek.
Nazismoaren azken egunetan bere buruaz beste egin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.