From Wikipedia, the free encyclopedia
Hamilton, Eskoziako gaeleraz: Hamaltan eta eskozieraz Hamiltoun, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 53.188 biztanle ditu eta Eskoziako zortzigarren udalerri handiena da.
Hamilton Hamaltan Hamiltoun | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Hegoaldeko Lanarkshire |
Posta kodea | ML3 |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°46′37″N 4°02′20″W |
Demografia | |
Biztanleria | 53.188 (2011) 54.080 (2016) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01698 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hegoaldeko Lanarkshireko hiriburu administratiboa da, Glasgowetik 19 kilometro hego-ekialderantz eta Edinburghetik 56 kilometro hego-mendebalderantz. Clyde ibaia eta Avon errekaren lotunea bertan dago.
Hasieran Cadzow izena bazuen ere, XV mendean Hamilton leinuak bere izena ezarri zion. Hamiltondarrek hainbat eraikin aipagarri altxatu zituzten beren lurretan, hala nola Hamilton jauregia (Errege familiarena ez zen jauregi handiena) eta Hamilton mausoleoa (barnean munduko oihartzun handiena duen eraikina).
David Livingstone esploratzaile eskoziar ezaguna Hamiltonen bizi izan zen 1862tik aurrera 1873ko maiatzaren 1ean hil zen arte. Bere etxeak bertan dirau oraindik.
1927an Hamilton jauregia eraitsia izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.