![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/10/Beam_bending.png/640px-Beam_bending.png&w=640&q=50)
Habe
Pisua jasaten duen eraikuntza elementua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Habea arkitekturaren eraikuntzan erabiltzen den egitura-elementu lineal eta eskuarki horizontala da. Sekzio txikia baldin badu habexka deritzo. Makurdura-esfortzuak ditu nagusi. Laukizuzen formako sekzioa izan ohi du, karga bereziak eusteko T, C edo L forma eduki badezake ere. Materialari dagokionez, tradizionalki zurezkoa izan ohi da, zurak trakzio-esfortzuak ongi jasatzen baititu. Azken hamarkadotan, aldiz, altzairuz edo hormigoiz eraiki ohi dira habeak, azken kasuan altzairuzko biribilez sendotuta.
- Artikulu hau egitura-elementuari buruzkoa da; erakundea gaitzat duena beste hau da: «HABE»
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/10/Beam_bending.png/640px-Beam_bending.png)