Haakon IV.a Norvegiakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
| hillekua = Kirkwall, Orkadak | ezkontidea = Margarita Skulesdotter | seme-alabak = Magnus VI.a Norvegiakoa, Haakon Gaztea... | egoitza = Bergen }} Haakon Haakonsson (norvegieraz: Håkon Håkonsson, antzinako eskandinavieraz: Hákon Hákonarson; c. 1204ko martxoa/apirila-1263ko abenduaren 16a), Haakon Zaharra deitua ere, Norvegiako erregea izan zen 1217. urtetik 1263. urtera arte.
Haakon IV.a Norvegiakoa | |||
---|---|---|---|
1217 - 1263 ← Inge II of Norway (en) - Magnus VI.a Norvegiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Folkenborg (en) , 1204 | ||
Herrialdea | Kingdom of Norway | ||
Heriotza | Bishop's Palace (en) , 1263ko abenduaren 16a (58/59 urte) | ||
Hobiratze lekua | St Magnus Katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Haakon III of Norway | ||
Ama | Inga of Varteig | ||
Ezkontidea(k) | Kanaga (en) Margrete Skulesdatter (en) (1225 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | House of Sverre (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Trondheim Cathedral School (en) Bergen Cathedral School (en) | ||
Hizkuntzak | norvegiera | ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
(59 urte)
Haakon-en ama Inga Varteigkoa zen. Haakon III.a Norvegiakoa Varteigen egona zen jaio baino baino urte bat lehenago eta Ingak bere semea erregearena zela zihoen. Nahiz eta erregea hila zegoen Haakon jaio zenerako, jarraitzaileek bere semetzat hartu zuten, eta errege bezala hezitu zuten.
Norvegiako gerra zibilak 1130. urtean hasi eta 110 urte iraun zituen. Honen artean gatazka asko egon ziren tribu desberdinen artean. Gudate honen zergatiak, oso argi ez zeuden ondorengotza arauak, tribuen arteko liskarrak, eta eliza eta erregearen arteko botere-banaketa izan ziren. Birkebeiner eta bagler taldeak desberdintzen ziren. Bi taldeak konpontzen hasi zirenean, erregea hil egin zen ondorengorik utzi gabe, gazte, eta ondorioz bi taldeen arteko gatazkak bizia hartu zuten. Norvegia bi erresuma desberdinean zatitzeko arriskua zegoen eta erregeak ondorengo bat utzi zuela jakin zutenean, hau bahitzen saiatu ziren. Baina azkenean Birkebeiner taldekoek bere alde jartzea lortu zuten.