Guruin paratiroide
Tiroidearen atzean kokatuta dauden lau guruinetako bakoitza. Paratormona jariatzen dute, eta kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoan parte hartzen dute / From Wikipedia, the free encyclopedia
Paratiroide tiroidearen ezker-eskuin dauden guruin txiki barne-jariodunez esaten da. Guztira lau dira, bi tiroidearen alde banatan. Guruin bakoitzaren pisua 20-25 mg-koa da; luzera, 6 mm-koa; diametroa 3 mm-koa. Bi epitelio motak osatua da guruin paratiroidea: zelula nagusiak edo kromofoboak eta kromofiloak (oxifiloak edo eosinofiloak). Paratohormona irazten du. Paratiroidearen gehiegizko jarduerak (hiperparatiroidismoak) behar baino osteoklasto gehiago sorrarazten du, eta, horren ondorioz, behar baino hezur ehun gehiago suntsitzen da. Jarduera urriak, berriz, (hipoparatiroidismoak) odoleko kaltzioa gutxiagotzen du.
Datu azkarrak Xehetasunak, Hona drenatzen du ...
Guruin paratiroideak | |
---|---|
Tiroide eta paratiroidea. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Hona drenatzen du | superior thyroid vein (en) Pretracheal lymph nodes (en) |
Arteria | Beheko tiroide arteria |
Zaina | superior thyroid vein (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | glandula parathyreoidea inferior, glandula parathyreoidea superior |
MeSH | A06.407.560 |
TA | A11.4.00.001 |
FMA | 13890 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi