Gurdi lasterketak (antzinako grezieraz: ἁρματοδρομία, harmatodromia) Antzinako Greziako eta Erromako kirolik ospetsuenetarikoa zen. Oso arriskutsuak izan ohi ziren aurigentzat eta zaldientzat ere, batzuetan lesio edo zauri grabeak egiten zituztelako, baita hil ere.

Thumb
Antzinako gurdi lasterketen irudikapen bizia.

Kirol onek emozioak eta zirrara pizten zituen ikusleetan, gaurko kotxeen lehiaketetan bezala. Lehiaketa antolatzeko moduaren aspektu batzuk gaur auto lehiaketen antolaketan islatuta ikus daitezke. Gurdi lehiaketetan, erromatarren estiloaren arabera, taldeak kirol-babesle desberdinen arabera antolatzen ziren, hau da, kirol babesle bakoitzeko talde bat zegoen. Talde hauek ikusleen laguntza zeukaten haiek animatzen eta batzuetan talde ezberdinetako jendea borrokatzen zen. Lehiaketak batzuetan politizatu egiten zituzten, horregatik, lehiaketak bakarrik izateari utzi zioten eta herritar guztiei eragina egiten zien zerbait bihurtu zen. Hau, erromatarrek eta geroago errege bizantziarrek taldeen kontrola hartu zutela eta funtzionario postuak jarri zituztela lehiaketa ikuskatzeko zergatia azaltzen laguntzen du. Kirol honek indarra galdu zuen Erromatar Inperioaren gainbehera gertatu zenean, baina urte batzuk iraun zuen Bizantziarren Inperioetan oraindik.


Ikus, gainera

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.