From Wikipedia, the free encyclopedia
Guess Who's Coming to Dinner (euskaraz: Asma ezazu nor datorren afaltzera) komedia filma da, Stanley Kramer estatubatuar zinemagileak 1967an zuzendu zuena. Spencer Tracy, Sidney Poitier, Katharine Hepburn, Katharine Houghton, Beah Richards eta Roy E. Glenn aktore nagusiak izan ziren.
Oscar sarietarako hamar izendapen jaso zituen, eta bi irabazi: emakumezko aktore onenarena (Katharine Hepburn) eta jatorrizko gidoi onenarena. Gizonezko eta emakumezko aktore onenen BAFTA sariak ere irabazi zituen.
Familia oneko neska gazte bat (Katharine Houghton) jaiotetxera itzuli berri da, eta guraso adinduei (Spencer Tracy eta Katharine Hepburn) senargaia –Sidney Poitier, sendagile beltza–aurkeztu die. Nahiz eta neskaren gurasoek pentsamolde ireki eta aurrerakoia izan, nahastuta daude, bereziki aita, halako ezkontzak alabari arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste baitute.
Garai hartako estatubatuar gizartearen kritika satirikoa da, gaia arrazismoa baita. Hollywooden arraza ezberdinetako bikote bat protagonista izandako lehenengoetakoa izan zen. Bestalde, Spencer Tracyk eta Katharine Hepburnek –benetako bizitzan bikote ziren– elkarrekin lan egin zuten azken filma izan zen, lehen emanalditik 17 egunera Spencer Tracy hil egin baitzen. Gainera, Katharine Houghton, haien alabaren papera antzeztu zuena, Katharine Hepburnen iloba zen.
Filma Kaliforniako San Frantzisko hirian filmatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.