errusiar mistikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Grigori Jefimovitx Rasputin (errusieraz Григо́рий Ефи́мович Распу́тин) (1869ko urtarrilaren 21agreg./urtarrilaren 9ajul., Pokrovskoie, Siberia – 1916ko abenduaren 30agreg./abenduaren 17ajul., San Petersburgo) Romanov dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu osoan Rasputin deituraz ezaguna da: haren etsai eta aurkariek Fraide Eroa ezizenaz deitu zuten.
Grigori Rasputin | |
---|---|
(1916) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pokrovskoie, 1869ko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1916ko abenduaren 30a (47 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: itotzea bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Praskovia Fiodorovna Dubrovina |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mistikoa, okultista, politikaria, nekazaria eta monjea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Khlysts (en) |
Fraidea zen eta taumaturgo ospetsua. Nikolas II.a tsarraren emazte Alexandra Feodorovnaren konfiantzazko gizona izan zen 1905etik aurrera. Nikolas II.ak, erabat Alexandra Feodorovnaren mende baitzegoen, itsu-itsuan jarraitu zien Rasputinen aholkuei, bi senar-emazteek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela (antza, hipnosiaren bidez).
Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek, baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran, eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Stürmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.ak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Jusupov printzeak, Dmitri dukeak eta Purixkievitx diputatu eskuindarrak Rasputin hil zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grigori Rasputin |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.