From Wikipedia, the free encyclopedia
Green Book (euskaraz: «Liburu Berde») 2018ko Peter Farrelly estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko filma da. Don Shirley piano-jotzaileak 1960eko hamarkadan AEBetako Hegoalde sakonean egin zuen biran oinarritzen da. Viggo Mortensen eta Mahershala Ali aktoreek antzeztu zuten.
Green Book | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2018 |
Izenburua | Green Book |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa italiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | The Negro Motorist Green Book (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film komikoa, Film biografikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta Road moviea |
Iraupena | 130 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Nori eskainia | Don Shirley (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Farrelly |
Gidoigilea(k) | Nick Vallelonga (en) Peter Farrelly Brian Currie (en) |
Antzezlea(k) | |
Viggo Mortensen (Tony Lip) Mahershala Ali (Don Shirley (en) ) Linda Cardellini (Dolores Vallelonga (en) ) Iqbal Theba Sebastian Maniscalco (en) Brian Stepanek Daniel Greene Mike Cerrone (en) Dimiter Marinov (en) Joseph Cortese P. J. Byrne Nick Vallelonga (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jim Burke (en) Charles B. Wessler (en) Peter Farrelly Nick Vallelonga (en) Brian Currie (en) |
Konpainia ekoizlea | DreamWorks Amblin Partners (en) Participant (en) Universal Studios |
Edizioa | Patrick J. Don Vito (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Kris Bowers (en) |
Argazki-zuzendaria | Sean Porter (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Louisville, New York, Pittsburgh eta Birmingham |
Argumentu nagusia | Don Shirley (en) , Tony Lipa, music industry (en) , afro-amerikarra, racism in the United States (en) , human bonding (en) , cultural clash (en) , recognition (en) , Gizarte bazterketa eta racial segregation in the United States (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review Award for Best Film (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 91. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 91. Oscar Sariak |
greenbookfilm.com | |
|
Torontoko Zinemaldian estreinatu zen 2018ko irailaren 11n, eta Ikusleen saria eskuratu zuen.[1] 91. Oscar Sarietan, bost izendapen lortu zituen, eta haietatik hiru sari eskuratu zituen: Film onenaren Oscar Saria, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Mahershala Ali), eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.
Don Shirley piano-jotzaile dotorea, jamaikar etorkinen familia batean jaioa, ez dago bere garaiko intolerantzia itsuari aurre egiteko eginda. Hori dela eta, Tony Lip Vallelongaren zerbitzuak hartu ditu. New Yorkeko kale eta tabernetan hezitako italiar-estatubatuarra, Tony bere aho-beroaz baliatzen da bidea zabaltzeko, eta nahikoa ez baldin bada, ukabilak erabiltzen ditu. Bikote ezberdin horrek bidaiari ekin dioenean, The Negro Motorist Green Book afro-amerikarrei zuzendutako bidaia gida erabili dute, hegoalde segregatuan zehar beltzentzako hotel eta jatetxe seguruak aurkitu ahal izateko. Hala ere, liburua ez da nahikoa elkar ulertu ahal izateko.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.