Grafologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Grafologia gizabanako baten nortasuna deskribatzen duen sasizientzia da, bere izaeraren ezaugarri orokorrak, oreka mentala, bere emozioen jatorria eta inteligentzia mota zehazten duena, esku-idazkeraren azterketaren bitartez. Grafologo batzuen ustez, gaixotasun fisiko eta mentalen maila diagnostikatzeko ere balio du.
Ikasketa enpiriko gehienek ezin izan dute grafologiaren eraginkortasuna baieztatu, beraz, sasizientziatzat hartu ohi da.
Grafologiaren eta auzitegi-kaligrafiaren terminoak ezin ditugu nahastu. Azken hau kriminalistikan erabiltzen da, adibidez, dokumentu baten sinadura egiazkoa edo faltsua den egiaztatzeko, baita suizidio oharretan ere. Hainbat teknika erabiltzen dira horretarako, tintaren, paperaren eta idazmakina motaren analisiak batik bat. Judizialki onartuta dago praktika hau, pertsonak identifikatzeko asmoarekin.