Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Graça Maria da Fonseca Caetano Gonçalves (Lisboa, 1971ko abuztuaren 13a) portugaldar soziologo eta politikaria da. Portugalgo Kultura ministroa izan zen XXI. Gobernu Konstituzionalean (2018tik 2019ra) eta XXII. Gobernu Konstituzionalean (2019tik 2022ra)[1].
Graça Fonseca | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019ko urriaren 26a - 2022ko martxoaren 30a ← Luís Filipe Castro Mendes (en) - Pedro Adão e Silva (en) →
2015eko urriaren 23a - 2015eko azaroaren 27a Barrutia: Lisboa Hautetsia: 2015 Portuguese legislative election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lisboa, 1971ko abuztuaren 13a (53 urte) | ||||
Herrialdea | Portugal | ||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua Coimbrako Unibertsitatea master ISCTE – Lisbon University Institute (en) doktoretza | ||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta soziologoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Ministry of Culture of Portugal (en) (2018ko urriaren 15a - | ||||
Kidetza | XXI Constitutional Government of Portugal (en) XXII Constitutional Government of Portugal (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista | ||||
Lisboan jaio zen 1971n. Zuzenbidean graduatu zen Lisboako Unibertsitatean, gero masterra egin zuen Coimbrako Unibertsitatean eta soziologiako doktoretza lortu zuen ISCTE - Lisboako Unibertsitate Institutuan[1].
1996 eta 2000 artean, Coimbrako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko Gizarte Ikasketen Zentroko ikertzailea izan zen, eta 2000 eta 2002 artean, Justizia Ministerioko Legegintza eta Plangintzako Bulegoko zuzendariordea[1].
Portugalgo Alderdi Sozialistako kidea, 2009tik 2015era Lisboako Udaleko zinegotzia izan zen[1].
2018ko urriaren 14an António Costa lehen ministroak Kultura ministro izendatu zuen. 2018ko azaroan, Évorako Museoa "Sadotik hegoaldeko lehen museo nazional" bihurtuko zela iragarri zuen[2].
2017ko abuztuaren 22an, bere homosexualitatea publikoki adierazi zuen Diário de Notícias aldizkariari egindako elkarrizketa batean[3]. Lehen aldia zen Portugalen karguan zegoen politikari batek bere homosexualitatea aitortzen zuela[4].
2020ko uztailean, kazetari batek COVID-19 pandemiaren ondorioz kultura-langileek jasaten zuten presioari buruz galdetuta, drink anglizismoa erabili zuen erantzunean, eta zenbait kritikarik hori sentikortzat jo zuten[5][6][7][8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.