Goodman eta Kruskalen gamma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Estatistikan, Goodman eta Kruskalen gamma bi aldagai ordinalen arteko asoziazio ordinalaren maila eta zentzua neurtzen duen koefiziente estatistiko bat da. Bere kalkulurako datuetan dauden konkordantzia eta diskordantzia kopuruak eman behar dira, bi elementuek bi aldagaietan hartzen dituzten mailak alderatuz eskuratzen direnak. Izaten dira, halaber, berdinketak edo konkordantzia edo diskordantzia ez diren kasuak ere, baina horiek ez dira koefizientearen kalkuluan kontuan hartzen. Konkordantzia (Ns) eta diskordantzia (Nd) kopuruak eskuraturik, honela kalkulatzen da Goodman eta Kruskalen gamma koefizientea:
Koefizienteak [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu. Negatiboa denean, bi aldagaien artean alderantzizko asoziazioa dagoela ondorioztatzen da, orduan eta intentsitate handiagoz, -1 baliotik zenbat eta gertuago egon. Positiboa denean, berriz, asoziazio zuzena dagoela esango da, orduan eta intentsitate handiagoz, 1 baliotik zenbat eta gertuago egon.