From Wikipedia, the free encyclopedia
GoPro, Inc. (normalean GoPro eta bestetan GoPRO idatzia) teknologia-enpresa estatubatuarra da. Arrisku-kirolentzako akzio-kamerak, mugikorrentzako aplikazio propioak eta bideoak editatzeko softwareak egiten ditu. Nick Woodmanek sortu zuen 2002an. GoPro izenarekin merkaturatu zen hasieran, baina geroago GoPRO izendatu zuten.
GoPro | |
---|---|
Be a Hero | |
Datuak | |
Mota | marka erregistratua, negozioa eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | argazkigintza eta electrical industry (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | Wi-Fi Alliance |
Enplegatuak | 963 (2014ko irailaren 30a) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Nick Woodman (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Delaware corporation (en) |
Balore-burtsa | NASDAQ |
Historia | |
Sorrera | 2002 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Hasieran, GoPRO konpainia kirolaren munduan zentratu zen, akzio-kamerak hobetuz, eta geroago, bideoak editatzeko softwareak sortuz. Enpresa honek egindako azkenengo produktuak "GoPro HERO 5" eta "HERO 5 Session" akzio-kamerak dira. Eta hori ez ezik, "Karma" ere hedatu dute, lau helize erabiltzen dituen dronea, urriaren 2016ean kaleratua.
Australiara egindako surf bidaia batean Nick Woodmanek kalitatezko akzio-argazkiak egiteko ideia eduki zuen. Dena den, hau ezinezkoa izan zen, argazkilari hasi berriek ez baitzituzten ekipamendu egokiak lortu prezio onean, ezta nahikoa hurbildu ere surflariengana kalitatezko argazkiak egiteko.
Argazki profesionalak egin zitzakeen kamera-sistema baten ideiak GoPro izena iradoki zion, ingelesetik eratorritako (Go), euskaraz "goazen" esan nahi duena, eta (Pro) gehituz produktuari izen profesionalago edo adituago bat emanez. Woodmanek bere hasierako ondasunen zati bat eskumuturrekoak eta gerrikoak saltzen lortu zituen eta geroago kamera-uhal berritzaileekin lortzen zituen diru-sarrerekin. Hori ez ezik, bere gurasoek 230.000 dolarreko diru-laguntza eman zioten "GoPro" bilakatuko zen enpresan inbertitzeko.
2011ren martxoaren 30ean, "CineForm" (video codec zirkuitu elektrikoa) eta baita "CineForm 444" Bideo Codec-a (artxiboak inprimitzeko erabiltzen den softwarea), "Slumdog Millionaire" pelikulan erabili zena, GoProk bereganatu zituen. GoPro enpresak Codec-a HD eta 3Dko grabazioak azkarrago eta egokiago editatzen direla adierazi zuen, irudiaren kalitatea kaltetu gabe. Software mota hau "3D Hero" kamaran txertatu zuten, bereganatu ahala.
2013ko martxoan, GoPro-k DMCA (ingelesez "Digital Millenium Copyright Act") ezabapen-abixu bat bidali zion "DigitalRev.com" webguneari egile-eskubideak hausteagatik eta GoPro marka aipatzeagatik. Iragarki hau 10 egun geroago sendotu zen, "erabilera okerra" aipatuz.
GoPro-k bere burua jakitera eman zuen, eta hori egiteko arrazoi garrantzitsuenetariko bat, beraiek produzitutako kamerak sortzen zuten edukiak etekin asko sortzen zuela izan zen, hau da, markaren izenaren efektua oso garrantzitsua zen. Markaren logoa eta izenak jendea erakartzen du gertakizun garrantzitsuetara.
Konpainia sortu ondoren, Woodmanek, bi urte behar izan zituen lehenengo kamera ekoizteko. Eta horren ondoren, "GoPro 35mm HERO-a" San Diegoko "Action Sports" azoka komertzialean aurkeztu arte. Bere lehenengo urtean, GoPro-k 150.000 dolar lortu zituen beraien produktuak saltzen. 2006an, enpresak bere lehenengo "Digital HERO" kamera merkaturatu zuen, 10 segundoko grabatzeko gaitasunarekin, eta 800.000 dolar eskuratu zituen. Hurrengo urtean GoPro-ren salmentak laukoiztu ziren 3.4 milioi dolar bereganatuz.
2014an enpresa "HERO 3+" kamera saltzen ari zen hainbat koloretako edizioekin. 16:9ko erlazio-aspektuarekin filmatzeko kapaza zen, eta 4k UHD eta 12 MP motatako bideoak filmatu zitzakeen. Azkenik, 2014ko irailaren 24ean HERO 4 kamera merkaturatu zen.
GoPro KARMA-ren proiektuak hutsegite asko izan zituen, baina azkenean, produktu hau 2016ko urriaren 23an merkaturatu zuten. Dena dela, kontsumitzaileek erabili ahala, akatsak zituela konturatu ziren, bai potentzia aldetik, eta baita oreka aldetik ere. Hortaz, 2017ko otsailean akatsik gabeko GoPro KARMA-ren beste bertsio bat merkaturatu zuen. Drone honek 799 $-eko prezioa zuten, baina dronaren aginte-kontrola eta egonkortzaile bat ere ekartzen zituen. Gainera, bateragarria da HERO 5, HERO 5 Session eta Hero 4 kamerekin. Orain arte GoPro KARMAK hogei minutuko bateria besterik ez zuen, baina bateria hobe baten berri eman dute hurrengo dronearentzako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.