From Wikipedia, the free encyclopedia
Bertha Gisela Gaytán Gutiérrez (Celaya, 1986ko apirilaren 6a – San Miguel Octopan, 2024ko apirilaren 1a) mexikar politikaria izan zen[1][2].
Gisela Gaytán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Celaya, 1986ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | San Miguel Octopan (en) , 2024ko apirilaren 1a (37 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad La Salle (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Gisela Gaytán Guanajuato estatuko Celaya hirian jaio zen 1986ko apirilaren 6an[1] eta Benito Juárez auzoan hazi zen[3]. Justizia Administratiboa ikasi zuen Lasallista Benavente Unibertsitatean eta gero Udal Kontuhartzailetzan lan egin zuen[4].
Hil baino zortzi urte lehenago politikan sartu zen, lehenik Alderdi Iraultzaile Instituzionalean eta gero Morena alderdian. 2024ko apirilaren 1ean tiroz hil zuten Celayako udal hauteskunde kanpainako lehen agerraldian[5]. Hilketaren ostean, Guanajuatoko gobernadore izateko hiru hautagai ofizialek, Alma Alcaraz Hernándezek, Libia Dennise Garcíak eta Yulma Rocha Aguilarrek hauteskunde kanpainako jarduerak eteten zutela jakinarazi zuten[6]. Andrés Manuel López Obrador Mexikoko presidenteak doluminak adierazi zituen[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.