politikari nepaldarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Girija Prasad Koirala (nepaleraz: गिरिजाप्रसाद कोइराला; Saharsa, Britainiar Raj, 1924ko uztailaren 4a - Katmandu, 2010eko martxoaren 20a) nepaldar politikaria izan zen. Nepalgo lehen ministroa izan zen 1988tik 1994ra, 1998tik 1999ra, 2000tik 2001era eta 2006tik 2000ra.
Nepalgo politikari ospetsuen familia batean jaio zen, bere bi anaiak lehen ministroak izan ziren. Britainiar Rajen jaio zen aita erbestean zegoela. Nepalgo mugimendu sindikalaren aitzindaria izan zen eta hirurogei urtez politikan inplikatuta egon zen. 1998an estatuburua ere izan zen.
Nepalgo Kongresuaren Alderdiko buruzagia izan zen eta lehen ministro bihurtu zen 1991n herrialdeko lehen hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren. Hezkuntza, prentsa eta osasuna liberalizatu zituen eta 1994ko hauteskunde aurreratuetan garaitua izan zen. Bere bigarren agintaldia 1997tik 1999ra izan zen, gutxiengoan zegoen gobernu baten buru. 2000 eta 2001 arteko hirugarren agintaldia maoisten aurkako gerra zibilean igaro zen. 2006 eta 2008 arteko laugarren agintaldian monarkiatik errepublikarako trantsizioa gertatu zen. Gyanendra erregearen kargugabetzearen ondoren, Koiralak hartu zuen estatuko buruzagitza herrialdeko lehen presidentea aukeratu arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.