Giovanni Brunero
txirrindulari italiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Giuseppe Brunero (San Maurizio Canavese, Torinoko probintzia, 1895eko urriak 4- Cirié, Torinoko probintzia, 1934ko azaroak 23) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1920ko hamarkadan.
Giovanni Brunero | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Maurizio Canavese, 1898ko martxoaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Ciriè, 1934ko azaroaren 23a (36 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
|
Jada zaletu bezala, Italiako errepide txirrindularitzako txapeldun izan zen 1919an. 1920an profesionaletara pasa zen eta txapeldun nazional junior izan zen. Aldi berean, beste emaitza handi batzuk lortu zituen, Lonbardiako Giroan 2., Italiako Txapelketan 3. eta Milan-San Remon 5. izanez.
Italiako Giroan 1920ko hamarkadan nagusitu zen txirrindularietako bat izan zen, 1921, 1922 eta 1926ko edizioak irabaziz eta 1923 eta 1927ko edizioetan 2. izanez eta 1925ekoan 3. izanez.
Frantziako Tourrean, baina, ez zen hain ondo ibili, non etapa garaipen bat baino ez zuen lortu 1924ko edizioan.
Bere beste garaipen batzuen artean Lonbardiako Giroan bi garaipen (1923 eta 1924) eta Milan-San Remon garaipen bat (1922) daude.