![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3b/Antheil_1927.jpg/640px-Antheil_1927.jpg&w=640&q=50)
George Antheil
From Wikipedia, the free encyclopedia
George Johann Carl Antheil (Trenton, New Jersey, 1900eko uztailaren 8a - New York, 1959ko otsailaren 12a) estatubatuar musikagile abangoardista, piano-jotzaile, idazle eta asmatzailea izan zen.
George Antheil | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Trenton, 1900eko uztailaren 8a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | New York, 1959ko otsailaren 12a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Böske Antheil (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Trenton Central High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea, soinu banda konpositorea eta asmatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Alemaniako emigrante familia batean jaio zen eta hezkuntza elebiduna izan zuen. Bere musika-konposizio modernistek XX. mendearen hasierako soinu modernoak (musikalak, industrialak eta mekanikoak) arakatu zituzten. 1920ko hamarkadaren zatirik handiena Europan eman ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta batez ere zinemarako eta telebistarako musika konposatu zuen. Autobiografia bat eta misteriozko eleberri bat ere idatzi zituen.
1941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, Hedy Lamarr aktorearekin batera, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena.