Garoa (eleberria)
Txomin Agirreren eleberria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Garoa Txomin Agirrek idatzitako eleberria da. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian kapituluka argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912rako aleetan, azken lau kapituluak argitaratu gabe utzita. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912. urtean. Bizkaiko euskaran jarritako Kresalan, itsasoko bizimodua erakusten zaigu; Garoa, berriz, gipuzkeraz idatzi zuen Agirrek, eta nekazaritza munduan girotu.
- «Garoa» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Garo (argipena)»
Datu azkarrak Garoa (eleberria), Jatorria ...
Garoa (eleberria) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Domingo Agirre |
Argitaratze-data | 1907 |
Izenburua | Garoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kostunbrismoa |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Itxi
![Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/87/Ikusgela-logoa.png/40px-Ikusgela-logoa.png)
Eleberrian, ikuspegi soil ohiturazaletik, Oñatiko baserritarrak ageri dira euskal bizimoduaren eredutzat. Joanes, baserritar familia bateko burua, agertzen zaigu euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri. Kaletar erdaldun eta kanpotarrak, ostera, eleberriko pertsonaia gaiztoak dira.