Gantz-azido
Hidrokarburo-kate batez eta karboxilo talde batez osatutako konposatu organikoa. Glizerinarekin eta beste zenbait alkoholekin erreakzionatuz, ester bihurtzen dira, eta gantzak, olioak, argizariak eta beste zenbait lipido osatzen dituzte / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gantz-azidoak kate hidrokarbonatu lineal luzea duten molekula organiko lipidikoak dira, katearen muturrean karboxilo taldea (-COOH) dutenak. Gehienek karbono-kopuru bikoitia dute.
Gantz-azidoen oinarrizko formula kimikoa CH3–(CH2)n–COOH izaten da. Askotan haien formula (R-COOH) moduan idazten da, R gantz azidoen kate hidrokarbonatua izanik.
Ugaztunengan gantz-azidoek lipidoen osaketan parte hartzen dute: glizerolarekin elkartzerakoan triglizerido izeneko molekulak sortu ohi dituzte, ehun adiposoan pilatzen direnak.
Nutrizionalki, heldu baten gomendio dietetikoa, energiaren %30-35 lipidoetatik eskuratzea da.