![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ea/GANDALF.jpg/640px-GANDALF.jpg&w=640&q=50)
Gandalf
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gandalf J.R.R. Tolkienek asmatutako mitologiako pertsonaia bat da, idazle horren Eraztunen Jauna eta Hobbita eleberrietako protagonista nagusienetakoa. Eleberri horietan, Gandalf azti gisa ageri da (Istari, elfoen quenya hizkuntzan).
Datu azkarrak Argitalpena, Sortzailea ...
Gandalf | |
---|---|
Legendarium | |
![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Eponimoa | Gandalf (en) ![]() |
Bikoizketa-aktorea | John Huston |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | ezpataria Aztia |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Sauron, Smaug eta Saruman |
![]() ![]() ![]() |
Itxi
Gandalf Valinor lurretatik Lur Ertainera bidalitako Maiar ispiritua da, Sauronen aurkako borrokan gizakiak eta beste herri libreak laguntzeko nahian. Bere itxura zahar eta nekatuaren atzean azti boteretsua eta jakintsua ezkutatzen da.
Gandalf izena hobbiten eta gizakien artean erabiltzen du gehienbat, baina beste ezizen ugari ditu (Mithrandir elfoen artean edota Gondorren, Olorin Valinor lurraldeetan, Incanus Lur Ertaineko hegoaldean, Tharkûn ipotxen artean).