Gallaecia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gallaecia edo Callaecia, baita Hispania Gallaecia ere, ipar-mendebaldeko Hispanian, egungo Galizian, Portugalgo iparraldean, Asturiasen eta Leónen, zegoen erromatar probintzia izan zen. Erromatar hiri nagusiak Cale (Porto) portua eta Bracara Augusta (Braga), Lucus Augusti (Lugo) eta Asturica Augusta (Astorga) hiriak izan ziren, azkenak Conventus bracarensis, Conventus lucensis eta Conventus asturicensis barrutietako hiriburuak zirelarik.
- Artikulu hau erromatar probintziari buruzkoa da; Gallaecia izeneko Erdi Aroko erresuma gaitzat duena beste hau da: «Sueboen Erresuma»