Galiziar Herriaren Batasuna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galiziar Herriaren Batasuna (galizieraz eta jatorrizko izenaz: Unión do Povo Galego edo UPG) Galiziako alderdi politiko nazionalista galiziarra eta komunista da. Galiziako fronte zabal ezberdinen sorreran parte hartu du, besteak beste Galiziako Bloke Nazionalistaren eta Galiziar Herri Asanblada Nazionalaren sorreran. Galiziako Bloke Nazionalistaren parte da 1982. urtetik gaurdaino. Diputatuen kongresuko BNG-ko (Galiziako Bloke Nazionalista) bozeramailea den Francisco Rodríguez Sánchez alderdiko kide da. "Terra e Tempo" (euskaraz: Lurra eta Denbora) agerkaria argitaratzen du eta alderdiko presidentea Bautista Goyel Álvarez Domínguez du.
Datu azkarrak Unión do Povo Galego (UPG), Idazkari nagusia ...
Unión do Povo Galego (UPG) | |
---|---|
Idazkari nagusia | Néstor Rego |
Sorrera | 1963 |
Egoitza nagusia | Lugoko etorbidea, 219 -1º 15703 Santiago de Compostela |
Ideologia politikoa | Marxismo leninismoa Galiziar nazionalismoa Independentismoa |
Nazioarteko kidetza | Europako Aliantza Askea (BNG-ko kide bezala) |
Agerkaria | Terra e Tempo |
https://upg.gal |
Itxi