![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/96/Dama_de_Galera_reducida.jpg/640px-Dama_de_Galera_reducida.jpg&w=640&q=50)
Galerako Dama
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galerako Dama Galerako aztarnategian aurkitu zen K.a. V. mendeko iruditxo feniziarra da, 20. hilobian (I. zonan), Afrika iparraldeko Kartago herrian aurkitu zen beste baten antzerakoa. Harzuriz egina da eta ziur aski Astarte jainkosa irudikatzen duena. Dama bi esfingeren artean eserita dago, eta bularretan dituen bi zuloetatik ura isurtzen duen ontzi bati eusten dio. Irudian, mesopotamiar eragina nabari da, bere forma sendoengatik. Aldiz, jantziko eta ileko liraintzeek egiptoar eraginak adierazten dituzte. Objektu sakratu gisan duen bere izaeragatik, azkenik lurperatua izan arte, zenbait belaunalditan pasa zen hil hatu baten zati gisan.
Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...
Galerako Dama | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. VII. mendea |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Harzuria |
Dimentsioak | 18,5 (![]() ![]() ![]() |
Kokapena | |
Bilduma | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Inbentarioa | 33438 |
Itxi
Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean erakusten da.