Gainezartze printzipioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gainezartze printzipioa geologiaren oinarrizko printzipioetako bat da. Nicolas Stenok proposatu zuen XVII. mendean.
Printzipio honen arabera tektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.