From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabrielle d'Estrées, (1573-1599) Henrike III.a Nafarroakoaren maitale eta aholkularia izan zen.
Gabrielle d'Estrées | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Château de la Bourdaisière (en) eta Cœuvres (en) , 1573 |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1599ko apirilaren 10a (25/26 urte) |
Hobiratze lekua | Maubuisson Abbey (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: eklanpsia |
Familia | |
Aita | Antoine d'Estrées |
Ama | Françoise Babou de La Bourdaisière |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak |
1590an, Henrike III.a borrokan ari zela Liga Katolikoarekin, Gabriellerekin maitemindu zen Nafarroako erregea, artean ezkondua zegoela Margarita Valoisekin[1]. Bere maitale ugarietako bat bihurtu zen orduan, baina beste batzuk baino kutunagoa izan zuen Henrikek[2]. Beauforteko Dukesa eta Monceauxko Markesa tituluak eman zizkion erregeak.
1594an jaio zen bere lehen semea, César de Bourbon, eta hurrengo urtean erregeak ofizialki onartu zuen semetzat[3]. Beste bi seme-alaba ere izan zituen, Catherine Henriette Borboikoa (1596–1663), eta Alexandre, Chevalier de Vendôme[2].
1599. urtean, Henrike erregeak bere ezkontzaren baliogabetzea eskatu zion Aita Santuari, nonbait berriz haurdun zegoen Gabriellerekin ezkontzeko asmoz, baina eklanpsiak jota, erditzean hil zen[4]. Haurrak ere ez zuen aurrera egin.
Gabrielle d'Estrées katolikoa zen. Bera izan zen indar nagusietako bat Henrike komentzitzen utzi egin behar zuela protestantismoa eta bat egin behar zuela katolizismoarekin. Henrikek hori egin zuen 1993an, Paris vaut bien une messe (euskaraz "Merezi du Parisek meza bat") esanez nonbait, eta horrekin hurrengo urtean Frantziako errege koroatu zuten Henrike, oraingoan Henrike IV.a izenarekin (Frantziako zenbaketaren arabera).
Estreesek, halaber, ondoren Ediktu Nantesko Ediktuaren alde egin zuen, horrek bakea ekarriko zuelakoan, protestanteei eskubide batzuk emanez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.