![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b8/Bandera_del_GRAPO.svg/langeu-640px-Bandera_del_GRAPO.svg.png&w=640&q=50)
GRAPO
From Wikipedia, the free encyclopedia
GRAPO edo Grupos de Resistencia Antifascista Primero de Octubre (Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistak, euskaraz) 1975ean sortutako Espainiako talde armatu iraultzailea da eta espainiar estatu sozialista bat eraikitzea du helburu. Europar Batasunak eta AEBk talde terroristatzat du GRAPO.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b8/Bandera_del_GRAPO.svg/640px-Bandera_del_GRAPO.svg.png)
Bere burua antifaxista bezala definitzen du, bere baitan komunistak, anarkistak, etab. bildu dituelarik, ezker-muturrekoa hain zuzen. Politikoki, PCE (r) Espainiako Alderdi Komunista (berreraikia)-ri atxikitzen zaio. Bi erakunde hauek xede berdinak eduki arren, bi erakunde ezberdinduak direla nabarmentzen dute euren idatzietan. Sortu zenetik, 21 militante hil dira.
GRAPO gutxienez 25 eta gehienez 200 kidez osatutako taldea izan zen eta, 1975etik, 400 ekintza armatu baino gehiago egin ditu, 84 pertsona hil zituelarik: 57 polizia, 20 zibil, 7 militar. 1979 izan zen aktibitate handieneko urtea, 21 pertsona hil baitzituen. Taldeak azkenetariko ekintza 2006ko uztailaren 4an burutu zuen Compostelako Donejakuen (Galizia), banketxe batean lapurreta burutu zuenean. Urte bereko otsailaren 6an, GRAPOk bere azken hildakoa eragin zuen Zaragozan (Espainia), Ana Isabel Herrero enpresaburua hil zuelarik.