![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a1/G.W._Pabst_crop_from_Pabst_Prejean_1931.jpg/640px-G.W._Pabst_crop_from_Pabst_Prejean_1931.jpg&w=640&q=50)
G. W. Pabst
From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Wilhelm Pabst, zinema munduan G. W. Pabst, (Raudnitz, 1885eko abuztuaren 25a - Viena, 1967ko maiatzaren 29a) Austriako zinemagilea izan zen, jaiotzez bohemiarra. Antzerki-zuzendari eta antzezle izan zen; 1919an Vienako Neue Wiener Bühne antzerki taldeko zuzendari izan zen. 1923an bere lehenengo filma egin zuen, Der Schatz (Altxorra), joera espresionistakoa. 1925etik 1932ra bitartean errealismo soziala landu zuen; Alemaniako gizartearen arazoak islatzen zituzten filmak egin zituen batetik, eta sexua ardatz duten eta Freuden eragin handia duten filmak bestetik. Garai honetakoak ditu film bikainenak; geroztikakoak askoz maila apalagokoak dira.
G. W. Pabst | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Georg Wilhelm Pabst |
Jaiotza | Roudnice nad Labem, 1885eko abuztuaren 25a |
Herrialdea | ![]() Cisleithania |
Heriotza | Viena, 1967ko maiatzaren 29a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gertrude Pabst (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea, antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1932an Alemaniatik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak zirela eta. 1940an itzuli zen eta hiru film egin zituen. Filmak: Die freudlose Gasse (1925, Atseginik gabeko kalea), 1923an inflazioak Alemanian sortu zuen krisia aipatzen duena; Geheimnisse einer Seele (1926, Arima baten misterioa); Die Büchse der Pandora (1928, Pandoraren kutxa edo Lulu); Abwege (1928, Krisia); Das Tagebuch einer Verlorenen (1929, Galdutako baten egunkaria); Westfront 1918 (1930, Sortaldeko frontea 1918), gerra salatzen duen filma; Die Dreigroschenoper (1931, Lau soseko opera), Brechten lanaren egokitzapena; Kameradschaft (1931, Kidetasuna); Don Quichotte (1933); Der Prozess (1947, Auzia) eta Der letzte Akt (1955, Azken agerraldia).