Göran Kropp
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lars Olof Göran Kropp (Jönköping, Suedia, 1966ko abenduaren 11 – Vantage, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko irailaren 30a) suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Göran Kropp | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Eskilstuna, 1966ko abenduaren 11 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Vantage (Washington), 2002ko irailaren 30a (35 urte) |
Heriotza modua | : falling from height (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua, mendigoizalea eta abenturazalea |
![]() ![]() |
Itxi
Abenturazale amorratua, oso ezaguna egin zen Jönköping (Suedia) jaioterritik Everesteko behe kanpamenduraino bizikletaz joan, Everest mendia oxigenorik eta xerpen laguntzarik gabe igo eta jaioterrira berriro bizikletaz itzultzeagatik. Egitandi horretan bizitakoak Ultimate High: My Everest Oddysey liburuan idatzi zituen.[1]
2002ko irailaren 30ean hil zen Vantagetik gertu. Frenchman Coulee-n Air Guitar izeneko bidetik eskalatzen ari zela, amildu eta buruan kolpe hartuta lekuan bertan hil zen.