![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1e/Weather_fronts.svg/langeu-640px-Weather_fronts.svg.png&w=640&q=50)
Fronte (meteorologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frontea, meteorologian, aire masa beroen eta hotzen arteko ukipen-muga da. Fronteak lau motatakoak izan ahal dira:
- Fronte hotzak: Aire masa hotzek aire masa beroak bultzatzen dituzte eta masa beroak igoarazten ditu. Horrela sortzen dira fronte mota hauek.
- Fronte beroak: Aire masa beroek aurrera egiten dute eta aire masa hotzen gainean jartzen dira.
- Fronte okluituak: fronte bero edo ia-geldikor bat haren gainean kokatutako fronte hotz batekin elkartzen denean.
- Fronte geldikorrak: Elkarren segidako mapa sinoptikoetan kokagune bertsua daukan fronteak.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1e/Weather_fronts.svg/320px-Weather_fronts.svg.png)
1. fronte hotz
2. fronte bero
3. fronte okluitu
4. fronte geldikor.
- Artikulu hau termino meteorologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte».