![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/ad/Friedrich_Fr%25C3%25B6bel.jpg/640px-Friedrich_Fr%25C3%25B6bel.jpg&w=640&q=50)
Friedrich Fröbel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Friedrich Wilhelm August Fröbel (Oberweissbach, Turingia, Alemania, 1782ko apirilaren 21a - Marienthal, Alemania, 1852ko ekainaren 21a) pedagogoa izan zen, ezaguna adin txikiko haurren hezkuntzari buruzko teoria garatu zuelako, kindergarten edo haurreskola kontzeptua garatu zuelako, eta hainbat forma geometrikotako Fröbel jostailuak diseinatu zituelako. Johann Heinrich Pestalozziren eragin handia jaso zuen, eta haur bakoitzaren berezitasuna eta horretara egokitu beharra nabarmendu zituen; aldi berean, langileen haurren hezkuntzaz biziki arduratu zen. Oro har, pedagogia humanismoz osatzearen aitzindaritzat jo izan da, eta erromantizismoaren pedagogoa ere deitu izan zaio.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Friedrich Fröbel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oberweißbach (en) ![]() |
Herrialdea | Schwarzburg-Rudolstadt |
Heriotza | Marienthal (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Schweina (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Fröbel (en) ![]() |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Jenako Unibertsitatea Studio with gloves (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Johann Heinrich Pestalozzi |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, saiakeragilea, irakaslea, idazlea, futbolaria eta narkotrafikatzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
![]() ![]() |
Itxi