Friedrich Ebert (Heidelberg, 1871ko otsailaren 4a - Berlin, 1925eko otsailaren 28a) alemaniar politikaria izan zen, Weimarko Errepublikako lehenbiziko presidentea.
Bizitza
1913an, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako lehendakari izendatu zuten, August Bebelen ordez. 1914an, jarrera nazionalistak aldeztu zituen. 1918an, Karl Liebknechtek eta Rosa Luxemburgek gidaturiko Espartakiarren Iraultza zapaltzen lagundu zuen. 1919ko otsailean, Gilen II.a kaiserrak agintea utzi ondoren eta Ebert behin-behineko gobernuko buru zela, Alemaniako Errepublika aldarrikatu berriko lehendakari izendatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.