From Wikipedia, the free encyclopedia
François Michel Le Tellier (Paris, 1641eko urtarrilaren 18a - Versailles, 1691ko uztailaren 16a), Louvoisko markesa, frantziar politikari eta estatugizona izan zen. Ministerio ezberdinetan aritu zen Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian. Gerrako estatu idazkaria izan zen 1662-1691 bitartean.
François Michel Le Tellier de Louvois | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1683ko irailaren 7a - 1691ko uztailaren 16a
1683 - 1691 ← Jean-Baptiste Colbert - Louis II Phélypeaux de Pontchartrain (en) →
1683 - 1691
1677ko urriaren 27a - 1691ko uztailaren 15a ← Michel Le Tellier - Louis François Marie Le Tellier (en) →
1671ko iraila - 1672ko urtarrila ← Hugues de Lionne (mul) - Simon Arnauld de Pomponne (mul) → | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Paris, 1641eko urtarrilaren 18a | ||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||
Heriotza | Versailles, 1691ko uztailaren 16a (50 urte) | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Michel Le Tellier | ||||||||||
Ama | Elisabeth Turpin de Vauvredin | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Anne de Souvré (en) | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Versailles | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Michel Le Tellierren semea zen, eta harekin ibili zen gaztetan. 15 urte baino ez zituelarik, Gerrako estatu idazkari izendatu zuten, kargua 1677 arte bete ez bazuen ere. 1672an, Estatu ministro kargua hartu zuen, eta Errege Kontseiluan sartu zen. Gerrako estatu idazkari bilakaturik, erreforma handiak egin zituen, herrialdeetako milizia berezien antolamendua besteren artean. Jean-Baptiste Colberten aurkaria izan zen, eta haren kontrako azpijokoetan parte hartu zuen. Garrantzi handiko kanpaina militarrak gidatu zituen: Alemaniako Palatinatuaren suntsipena (1679), Genovako bonbardaketa (1684) eta dragonnades edo protestanteen aurkako sarraskiak (1685). 1683an, Eraikuntza, Arte eta Eskulangintza superintendente postua lortu zuen, eta Versaillesko jauregiaren eraikuntza lanak zuzendu zituen. 1691n hil zen, erregeren uste ona galtzekotan zegoela, etsai asko baitzituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Michel Le Tellier de Louvois |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.