Francisco de Zurbarán
margolari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco de Zurbaran (Fuente de Cantos, 1598ko azaroaren 7a - Madril, 1664ko abuztuaren 27a) Espainiako Urrezko Mendeko artista nagusietakoa izan zen eta Sevillako eskolako maisu handiena. Sevilla zen garai hartan Espainiako arte gune aipagarrienetako bat, eta bertako pintura eskola izan zen pintura naturalistaren bultzatzaile garrantzitsuena. Zurbaranez gainera beste artista ezagun batzuk bildu zituen, besteak beste Velazquez eta Alonso Cano.
Francisco de Zurbarán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fuente de Cantos, 1598ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Talde etnikoa | espainiarra |
Heriotza | Madril, 1664ko abuztuaren 27a (65 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Páez (en) Beatriz de Morales (en) Leonor de Torder (en) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Sevilla eta Madril |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | Barrokoa |
Genero artistikoa | izadi hila margolaritza erlijiosoa erretratua margolaritza historikoa genero-margolana margolaritza mitologikoa |
Zurbaran erlijio gaien margolari gisa nabarmendu zen batez ere. Bere obran aipagarria da Caravaggioren eragina, haren naturalismoa eta tenebrismoa beretu baitzituen. Oso giro bereziko obrak egin zituen, konposizio soilekoak eta mistizismo sakonekoak. Irudi estatiko eta monumentalak egin ohi zituen. Forma gehienak itzalen bitartez adieraziak dira bere koadroetan, eta argiak direnetan ere, dramatismoa adierazteko erabiltzen du argia. Gauzaki arruntak eta irudi poetikoak bateratu zituen, eta, horrela, arruntasunari halako arrandia ematen zion bitartean, izadiaz gaindiko irudiak ikusleari hurbiltzen dizkio, bere mailara jaisten ditu aingeru, santu eta fraideak.