![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/35/Fr%25C3%25ADas_.jpg/640px-Fr%25C3%25ADas_.jpg&w=640&q=50)
Fríasko dukerria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fríaseko dukerria Espainiako noblezia-titulua da, Gaztelakoa, eta Espainiako handitasun antzinakoa.
Bernardino Fernández de Velasco y Mendoza (1462-1515), Haroko III. kondea, Gaztelako bigarren kondestablea, kapitain jenerala eta Granadako erregeordea, Friaseko dukearen titulua jaso zuen 1492ko martxoaren 20an, Errege Katolikoek emana. Pedro Fernández de Velascoren eta Mencia de Mendoza y Figueroaren (Harako II kondeak) semea izan zen.[1]
Karlos I.a enperadore eta erregeak 1520. urtean Espainiako handikitzat hartu zituen hogeita bost dukeetako bat izan zen Friaseko duke-etxea, duintasun hori Espainiako goi mailako klasea eta noblezia bereizteko ezarri zuenean.
Velascotarren leinua Behe Erdi Aroko eta Aro Modernoaren hasierako gaztelar nobleziako boteretsuenetako eta eragingarrienetako bat izan zen. Gaur egungo Soria, Burgos, Palentzia, Errioxa, Zamora, Araba eta Kantabriako ekialdeko probintzietan errotuta zegoen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/35/Fr%C3%ADas_.jpg/640px-Fr%C3%ADas_.jpg)
Bere izena Frias hiriari dagokio.