![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1c/Florence_Cestac_20080318_Salon_du_livre_1.jpg/640px-Florence_Cestac_20080318_Salon_du_livre_1.jpg&w=640&q=50)
Florence Cestac
From Wikipedia, the free encyclopedia
Florence Cestac (Pont-Audemer (Eure), 1949ko uztailaren 18a) komikigile, ilustratzaile eta editore frantsesa da.
Florence Cestac | |
---|---|
![]() (2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pont-Audemer, 1949ko uztailaren 18a (74 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | École nationale supérieure des arts décoratifs (en) ![]() École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) ![]() (1965 - 1968) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, ilustratzailea eta argitaratzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Collectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) ![]() |
cestac.com | |
![]() ![]() |
Florence Cestac Rouengo Arte Ederretako eta Parisko Dekorazio Arteetako Eskolako ikaslea izan zen. Gaur egun, hainbat aldizkaritan kolaboratzen du. 1970eko hamarkadaren hasieran, Étienne Robial editorearekin batera, Futuropolis sortu zuen, Frantziako komikigintzan eragin handia izan zuen argitaletxea. Cestacek sorturiko album askok arrakasta handia izan dute publikoaren eta kritikarien artean. Harry Mickson, Les Déblok, Le Démon de midi, La Véritable Histoire de Futuropolis eta Un Amour Exemplaire aipa daitezke haien artean. Askotan izan da saritua bere lanagatik. 2000. urtean, Angulema hiriko Sari Nagusia (Grand prix de la ville d'Angoulême), komikigintzaren arloan Frantzian den saririk entzutetsuena, jaso zuen.
Bere estiloaren ezaugarri nagusiak pertsonaien sudur handiak, bere marratze biribildua eta, gazteei zein helduei zuzendutzen zaienean, ohikoa duen ikuspegi umoretsu eta ironikoa. Bere ibilbidean zehar, emakumearen eskubideen defentsan lan egin du eta komikigileen eskubideak defendatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du.