Fløibanen
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fløibanen Fløyen mendian gora doan funikularra da. Bergeneko atrakzio turistikorik handienetarikoa baita Norvegiako bisitatuenetarikoa ere. Milioi bat bidaiari inguruk erabili izan dute azkenengo urteetan zehar.
Fløibanen | |
---|---|
Historia | |
Sorrera | 1918ko urtarrilaren 15a |
Inaugurazioa | 1918 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 60°23′47″N 5°19′42″E |
Estatu burujabe | Norvegia |
Norvegiaren banaketa administratiboa | Hornelen |
Municipality of Norway | Bergen Municipality |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 0,848 () km |
Ofizialki 1918ko urtarrilaren 15ean zabaldu zen Fløibanen John Lundiren ideiari ezker (1895), norvegiar legegintzaldiaren kide zenari. Lanari 1914an ekin zioten eta 1918rako linea prest zegoen. Gaur egun, %44-a Bergeneko udalerriari dagokio, gainontzeko portzentajea, hainbat talde pribatutan banatuta dago. Irabazien ehunekoaren parte bat etorkizuneko kabinetarako gordetzen da. Azkenengoz 2002 berriztu ziren (Iraila eta Azaroa bitartean) eta hurrengo aldaketa 2030 inguru emango da.
Bi kabina daude, bakoitzak 80 pertsonentzako lekua dutelarik. Ibilbidearen luzera 850 metro dira eta altueran ematen den desberdintasuna 300 metrotakoa. Kalibre txikiko erraila bezala definitzen da, hau da, 1435 mm baino estuagoa dena.
Kabina bakoitzari izena ematen zaio baita kolore ezberdinez margotu ere. Blåmann, urdina da, aldiz, Rødhette (Txano Gorritxo), gorria.
Ibilbideak zazpi minutu inguru irauten du, geltoki guztietan geratuz gero, zuzenean eginez gero, 3 minutu eta 20 segundo behar izaten du. Abiadura 4 edo 6 metrokoa da segundoko, zirkulazioaren arabera. Normalean, 6m/s- ko izaten da abiadura ohia, orduko 8 bidai inguru.
Ordutegiari dagokionez, irekitzen denetik, goizeko 10ak arte, 30 minuturo irteten da, ordu horretatik eta 20.30ak bitartean aldiz, 15 minuturo (asteburutan eta udan izan ezik, geltoki guztietan geldiuneak eginez)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.