Firn
From Wikipedia, the free encyclopedia
Firn (alemanierazko Firn, esanahi berekoa) elur mota bat da, aurreko urtaroetatik iraun duena eta birkristaldu dena, elurraren eta glaziar-izotzaren arteko dentsitatea duena. Firn elurrak azukre hezearen itxura du, baina haren gogortasunak palaz garbitzea zailtzen du. Oro har, 550 kg/m³ baino handiagoko dentsitatea du eta glaziar buruan metatzen den elurraren azpian dago.