Fetlar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Fetlarmap

Fetlar uhartea Shetlandak uhartediko laugarren uhartea da azalerari dagokionez, eta populazio txikiena daukana. 2013ko erroldaren arabera 61 biztanle ditu eta herrixka handiena Houbie da. Yell uhartetik ekialdean eta Unstetik hegoaldean kokokaturik dago.

Datu azkarrak Bertako izena, Geografia ...
Fetlar
Thumb
Bertako izenaFetlar
Geografia
KokapenaEskoziako ipar-ekialdean.
UhartediaShetlandak
Azalera4,078 hektarea
Punturik garaienaVord Hill
Politika
Herrialdea
Shetlandak, Eskozia
Erresuma Batua
Gizartea
Biztanleria61 biz. (2013)
Talde etnikoakEskoziarrak.
Itxi

Izenaren etimologia ezezaguna da.

Ondarea

Ezaugarri bitxienen artean uhartea zeharkatzen duen harresia da, Funzie Girt edo Finnigirt Dyke izenekoa. Mesolito garaikoa omen da eta bitan banatzen du Fetlar.

Beste interesgune bat da Brough Lodge etxea da, Arthur Nicolsonek eraikia 1820an, eta gaur egun zaharberritze lanetan dagoena. Artzain-txakurren lehiaketa antolatzen dute uztailean. Fetlar Foy folk jaialdia ere burutzen zuten uhartean beste garai batzuetan.

Sir William Watson Cheyne bertako pertsona ezagunena da, Lord Lister-ekin batera antiseptikoen aitzindaria izan zena. Zirujau irakaslea izan zen London-go King's College.an eta hainbat liburu idatzi zuen tratamendu medikoei buruz. 1932an hil zen bertan.

2012an topatu zuten botila batean sartutako mezurik zaharrena, 1914an idatzita. Fetlar inguruan halaber hainbat itsasontzi hondoratu ziren, besteak beste Danimarka, Alemania, Herbehereak, Ingalaterra eta Errusiakoak.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.