![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/FEVE.svg/langeu-640px-FEVE.svg.png&w=640&q=50)
Ferrocarriles de Vía Estrecha
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferrocarriles de Vía Estrecha[2] edo FEVE[3] (euskaraz: «Trenbide Estuko Burdinbideak») Espainiar Estatuko zabalera estuko trenbide sareetan bidaiari eta zama-garraio zerbitzuak eskaintzen zituen enpresa publikoa izan zen. Galizia, Asturias, Kantabria, Bizkaia, Gaztela eta Leon eta Murtziako eskualdean zeuden FEVEren trenbideak, guztira 1.250 km luze zituela.
- Ez nahasi Renfe Feve egungo enpresarekin.
Ferrocarriles de Vía Estrecha | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
![]() FEVEren 2600 serieko tren unitate bat Ablañako geltokian (Mieres) | ||||
Akronimoa | FEVE | |||
Mota | Enpresa publikoa | |||
Sektorea | Burdinbideak | |||
Sorrera | 1965 | |||
Desagerpena | 2012ko abenduaren 31 | |||
Egoitza | General Rodrigo kalea, 6; 28003 Madril ![]() | |||
Merkatuak | Coruña, Lugo, Asturias, Kantabria, Bizkaia, León, Palentzia, Murtzia | |||
Langileak | 1.968 (2005)[1] | |||
Webgunea | http://www.feve.es | |||
Kronologia | ||||
|
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1b/Estaci%C3%B3n_de_Santander_Bilbao.jpg/640px-Estaci%C3%B3n_de_Santander_Bilbao.jpg)
Enpresa 1965ean sortu zen, Espainian aurretik zeuden zabalera estuko trenbideak bere esku hartuz. Historian zehar, FEVEk bost trenbide zabalera ezberdin izan zituen aldi berean, 1.435 mm, 1.062 mm, 1.000 mm, 915 mm eta 750 mm.
2012ko abenduaren 31n enpresa desegin zen, Espainiako Gobernuaren esku zeuden trenbide ustiatzaileak bateratzeko planaren ondoren. Azpiegiturak ADIFek jaso zituen eta trenen ustiaketa Renfe Operadorak.[4]