Felipe Yáñez
txirrindulari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Felipe Yáñez de la Torre (Cózar, Ciudad Realgo probintzia, Espainia, 1953ko urtarrilaren 21a) txirrindulari ohia da, profesionala 1977 eta 1988 artean. Denbora horretan 21 garaipen lortu zituen. Espainian jaioa, Araban egin zuen bere karrera profesionala, eta geroztik Araban bizi da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Felipe Yáñez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cózar, 1953ko urtarrilaren 21a (71 urte) |
Herrialdea | Araba |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1977-1978 |
Novostil-Helios (en) | 1979-1979 |
Kelme | 1980-1980 |
Teka | 1981-1983 |
Artiach | 1984-1985 |
Chocolates Hueso | 1986-1986 |
Parte-hartzailea
|
Itxi
Profesionaletan Kas gasteiztar taldean debutatu zuen, izatez, bere kirol baimena arabarra zen. Eskalatzaile handi bat izan zen, mendiko sailkapena irabazten espezialista, sailkapen hau Espainiako Vueltan bi aldiz irabaziz. Gainera, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen 1982an.