From Wikipedia, the free encyclopedia
Fabian Society Ingalaterrako elkarte sozialista izan zen, 1884an sortua. Ideal moral bat oinarritzat harturik, gizartea eraberritzeko asmoa zuen, Fabius Cunctatorren metodoei jarraituz. Marxen teoriak gaitzesten zituen. Geroago sortuko zen Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren oinarriak jarri zituen.
Fabian Society | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | Think tank | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1884ko urtarrilaren 4a | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Fabian Societyko kide garrantzitsuenen artean George Bernard Shaw dramagilea, Charlotte Wilson anarkista, Emmeline Pankhurst feminista eta H. G. Wells idazlea zeuden. Sidney Webb eta haren emazte Beatrice Webb izan ziren fundatzaileak.
Elkartearen izena Kinto Fabio Maximotik hartua dago, Cunctator deritzonetik ("atzeratzen duena" esan nahi du). Antzinako Erromako jenerala zen, eta Hanibalen aurkako borroka zuzenak geldiaraztea lortu zuen, Kartagoko jeneralaren armada nekatzeko estrategiekin. Denbora pasatzen uztea, jazarpen- eta gerrilla-taktikak erabiltzea, elikagaien eta materialen hornikuntza bideak, etab. mozten zituzten. Izan ere, erromatarrek hainbat porrot nabarmen izan zituzten kartagoarrekin, zein baino zein okerrago, borroka-eremuan zuzenean aurre egiteagatik[1]. Fabiandarrek, Karl Marxek ez bezala, aldaketa iraultzailea iragartzen zuena, gizartea sozialismorantz pixkanaka eboluzionatzen ari dela uste dute, eta lan diskretuaren eta pixkanakako erreformen alde egiten dute, zeinak, bere iritziz, sozialismoa gutxika eramango baitute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.