From Wikipedia, the free encyclopedia
Football Club Dinamo Tbilisi (georgieraz თბილისის დინამო) Georgiako talde onena da, Tbilisi hiriburukoa. Georgiako Liga eta Kopa gehien irabazteaz gain Sobietar Batasuneko txapelketak ere irabazi zituen. Bereziki aipatzekoa da 1981ean lorturiko Europako Errekopa.
Sorrera | 1925 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Dinamo Arena edukiera: 53.279 lagun inaugurazioa: 1936 (2006an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Roman Pipia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Giorgi Tchiabrishvili | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Georgiako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023 | 2.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Beti izan da Georgiako talderik indartsuena. Sobietar Batasuneko Liga ere irabazi zuen birritan (lehenengoa 1964an) bai eta beste bost alditan bigarren egin ere. Kopa ere biritan irabazi zuen baina guztira zortzi aldiz jokatu zuen finala.
70. hamarkadan Europako lehiaketetan aritu zen. 1976an SESBeko Kopa irabazi zuen, 1978an Liga eta 1979an berriz ere kopa. Bolada on hau biribiltzeko Europako Errekopa irabazi zuen. Ekialdeko Alemaniako FC Carl Zeiss Jena gainditu zuen 2-1 Düsseldorfen jokaturiko finalean. Ondoren Superkopa jokatzea tokatzen zitzaion baina Liverpool FC -rekin ezin izan zuen data egokirik adostu eta azkenean titulua jokatu gabe gelditu zen. Hurrengo urtean berriz ere final erdietara iritsi zen baina Standard Lieja belgiarrak utzi zuen finalik gabe partida biak 1-0 irabazi ondoren. Nodar Akhalkatsi entrenatzailearen eskutik lortu zituen garaipen guzti hauek.
1990an Georgiako Liga hasi zen jokatzen. Lehenengo hamar ekitaldiak Dinamok irabazi zituen. Gaur egun bere 18 ligatako marka beste edozein talderen oso gainetik dago.
|
|
|
Dinamo Tbilisik kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1998-99 | Txapeldunen Liga | sailkapen fasea | Dinamo Tbilisi Athletic | 2-1 1-0 | Athletic Dinamo Tbilisi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.