Ezkontza-eraztun
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkontza eraztuna edo aliantza, ezkontza baten ospakizunean sinbolo bezala erabiltzen den eraztun bat da. Ezkongaien arteko konpromisoa adierazten du eta bikotearen eraztunetan, izenak grabatzen dira. Metalez egiten da, baina lehen, urrez edo beste metal preziatu batez egiten zen. Kulturaren arabera, ezkontza eraztuna eraztun-hatzean (hatz nagia) jartzen da ezkerreko edo eskuineko eskuan.