From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezker politiko kontzeptua espektro politikoan aurrerakoitasunari eta gizarte berdintasunaren lorpenari lehentasuna ematen dion posizio politikoa da. Gizarte berdintasunaren lorpena eskubide kolektiboen bidez, egoeraren arabera eskubide zibilak deitutakoak, guztiz banakako (pribatuko) xedeen eta usadiozko ikuspegi baten edo gizarte ikuspegi kontserbadore baten parean, eskuin politikotik irudikatuta. Oro har, ezkertiarrek laizismoaren, aurrerakoitasunaren, berdintasunaren eta kulturartekotasunaren aldeko jarrerak defendatzeko joera dute. Faktore guzti hauen arteko orekaren arabera, ezker politikoa adar ideologiko oparoetan banatuta dago.
Mendebaldeko herrialdeetan eta, bereziki, haien sistema politikoa demokrazia liberal bezala har daiteken herrialdeetan, normalean ezker eta eskuinetako alderdiek ez dute sistema alternatiborik aldarrikatzen, baizik eta jatorriz aldarrikatzen zuten bertsio liberala.
Ezker politiko terminoak, eskuin politikoak bezala, 1789ko uztailaren 14an, Frantziar Iraultzako Biltzar Nazional Konstituziogilean eman zen bozketan du jatorria historikoa. Bertan, Konstituzio berrirako erregeari buruzko artikulu bat eztabaidatzen ari zirenean, erregearen botere osoaren alde zeudenak, presidentearen eskuinaldean eseri ziren; kontran zeudenak berriz, ezkerrean.
Esertzeko era hau, Biltzar Legegilean erabiltzen hasi zen 1791ko urriaren 1ean, lehen aldiz bildu zirenean. Eskuinaldekoak Club des Feuillants eta girondinoen taldekoak ziren, burgesia handiaren ordezkariak. Erdialdean independienteak zeuden, programa politiko definitua ez zeukatenak. Eta ezkerraldean berriz, jakobinoak zeuden, burgesia txikia eta Cordelierren Kluba (herri xehea) ordezkatzen.
Horrela, ezker terminoa, aldaketa politiko eta soziala bilatzen zuten aukera politikoei lotuta gelditu zen; eskuina aldiz hauen kontra zijoaztenei.
Ezker Iraultzailea, (edo ezker radikala edo muturreko ezkerra) deitzen zaio, sistema-kapitalistaren barnean aldaketa politiko bat emateko demokrazia liberala kuestionatzen duten adarrei. Korronte hauek neoliberalismoak sortutako desberdintasun eta desoreketatik sortu zen.
Ezker mota hau XIX. mendean hasiko litzateke, non paper garrantzitsua izan zuen 1848ko Europako garai iraultzaileetan. 1917ko errusiar Iraultzak edota 1918ko alemaniar Iraultzak ezker iraultzaileko mugimendu askorekin kontatu zuten. 1960-70eko periodoan, ezker radikaleko gerrilla eta talde armatu asko egon ziren. Talde hauek, beraien ideologiaren kontra zeuden erregimenak irauli eta berdintasuna defendatu nahi zuten, ohikoa zen marxista-leninistak izate. Gerrilla eta talde mota hauek oso ohikoak izan ziren Latinoamerika, Afrika eta Asian, non etengabeko pobrezia eta gizarteko desberdintasunek klase baxuenekoak altxatzera eraman zituen. Ezker Iraultzailekoak diren eta hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoak ere badaude.
Generalean, ezkerreko talde hauek extremista bezala ezagututa daude, komunismoaren kontrakoek (pro-kapitalista, liberalak...) gutxiesgarri bezala erabiltzen dutelako sistema kapitalista, jabetza pribatua eta merkatu ekonomia kritikatzen duen edozeinentzako.
Bere aldetik, ezker iraultzaileak ez du bere burua termino hoiekin gutxiesten. Izan ere, haien ideologiak pentsatzaile sozialista eta marxisten printzipioetan oinarritzen direlako; hau da, ezker-mugiendu originalak.
Honako korronteak dira nagusienak:
Ezker demokratiko-erreformista ekintza-markoaren oinarriak hauteskunde askeak, ekintza parlamentarioak eta sektore sozialen kontsentsu zabala izan behar dituena diona da. Ezker mota hau da, XXI. mendeko sistema demokratikoetan daudenen ezker alderdien gehiengoa. Ideologikoki, sistema diktatorialak errefusatzen ditu. Gaur egungo ezker-politiko mota honetako korrontean hauek dira:
Ezkerraldeko adar hau, beste ezkerraldeko aukeretatik desbinkulatuta dago, ezker iraultzaileagandik, adibidez.
Anarkismoak gobernu eta estatu oron desagertzea defendatzen du, banakoaren eta gizarte-kolektiboaren askatasunaren alde. Nahiz eta historikoki anarkismoa ezker edo ezker radikalera binkulatu den, anarkista askok ez dute beren burua alde horretan sartzen. Honako korronteak aurkitu ditzakegu:
Ezker politikora lotu ohi diren gizarte mugimenduak:
Errenazimenduan zehar, Francis Bacon, Tomas Moro edo Tommaso Campanella bezalako autorek humanismo utopikoaren oinarriak ezarri zituzten, aurrerago sozialismo utopikoa izena hartuko zuena. Horretaz gain, erromatarren garaiko posizionamenduek gaur egungo ezker eta eskuinarekin paralelismo asko dituzte.
XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasieran bizi izan ziren eta ezker politikoa jaiotzea ahalbidetu zuten aldaera sozialak ugariak izan ziren:
Egoera honek, langileak beraien lan-baldintza txarrak salatzen hastea eragin zuen, greba edo firma-bilketak erabiliz. Kartismoaren hasiera ere garrantzitsua izan zen, sufragio unibertsala eta langile klasea gehiago babestea exijitzen zituena.
Gertaera hauek langile mugimendua sortu zuten, Europan zabaltzen joan zena, 1864an Lehen Internazionala sortu arte.
Kontextu honetan, XIX. mendearen lehen erdian, Robert Owen, Henri de Saint-Simon edo Charles Fourier bezalako autoreak agertu ziren, desberdintasun sozialak ezabatzeko erreformak proposatzen zituztenak. Ez ziren jabetza pribatuaren edo industrializazioaren aurka posizionatzen; banako bakoitzaren aberastasunak bere lanetik atera behar direla eta ez pribilegioetatik zioten. Patriarkatua eta erlijioarekin kritikoak ziren, gizakiari askatasuna murrizten diotela esanez; emakumearen emantzipazioa planteatzen ere hasi ziren.
Karl Marx eta Friedrich Engelsek sozialismo utopikoaren ideia batzuk jaso zituzten sozialismo zientifikoa planteatzeko. Bertan, klaseen arteko adiskitzeari uko egin eta hauen arteko borroka sustatzen zuten, horrela proletargoak boterea hartu eta sistema-politiko berri bat osatu zezan. Bi gizon hauen ideiak Manifestu Komunista (1848) eta Kapitala (1867) liburuetan azaldu ziren.
Lehen Internazionala 1864an sortu zenean, ezkertiarren artean korronte desberdinak sortu ziren:
Marxismoaren oinarri filosofikoetako bat, erlijio guztien aurka posizionatzea da, "erlijioa herriaren opioa da" (Die Religion... Sie ist das Opium des Volkes) esaldiak laburbilduko lukeena. Hala ere, ezkertiar asko balore erlijiosoei lotu eta sozialismo kristaua bezalako korronteak sortu zituzten, James Connolly kasurako. Anarkismoaren barruan, Bakunin eta Faure bezalako autoreak ateoak ziren, baina horrek ez zien eragotzi Lev Tolstoi bezalako intelektualei anarkismo kristaua sustatzea.
Marxen tesien ezaugarri ateoek, bere alderdiko kideen eta elizen arteko liskarrak soru zituen XX. mendearen lehen herenean. Bereziki Estatua eta Elizaren arteko banaketaren kontra zeuden sektore kontserbadoreenen artean. Hau Errusiako kasua da, izan ere, Eliza Estatuaren parte zen 1917ko Iraultzaren aurretik; baita Espainiarena, non 30eko hamarkadara arte Elizak hezkuntzan garrantzi handia zuen.
Berlingo Harresia eta bloke sobietarra erori ondoren, ezaugarri marxistak zituzten mugimenduek indar handia galtzen dute, "ezker-politiko berria" planteatzen hastea ekartzen dutenak. Hauek mendebaldeko herrialdeetan sortzen hasi ziren eta gaur egun gehiengoak dira mundu-mailan.
Hala ere, 1994ko EZLNren matxinada eta Hugo Chavezen garaipenak 1998ko hauteskundeetan, borrokalaria den ezker baten sorrera ekartzen du, tradizio marxista eta antiinperialismoaren oinordekoa Latinoamerika guztian. Latinoamerikan egon diren gobernu, alderdi eta buru ezkertiarrak:
Europaren kasun, alderdi handi gehienak sozioliberalak edo sozialdemokratikoak dira. Aipagarrienak:
Asian, Estatu sozialistaren antzekotasun gehiago dituzten sistemak dituzte, ezaugarri komunistekin, baina era independientean. Hala ere, merkatu kapitalistara eraman dituzten erreforma asko dituzte.
Ezker politikoko alderdi gehienak ongizatearen aldeko politikak sortzearen aldekoak dira, non Estatuak herritar guztiak heldu daitezken osasun, hezkuntza, pentsio eta abar izatera.
Ezkerraren balore asko, humanismoaren gertukoak dira, behartsuenekin elkartasuna adieraztearen aldekoak: langile, migrante, elbarri, etab. Berdintasuna, presoen birgaitze eta birgizarteratzea eta gutxiengoen eskubideak defendatzea sustatzen dute. Ezkerrak mestizajea eta migrazioa faktore positibo bezala jotzen ditu, beste kultura eta tradizio desberdinak errespetatuz. Ezker berri hau, heriotza-zigorrarekin oso kritikoa da. Ekologismoa eta energia nuklearra abolizioagatik apostatzen du, naturarekin errespetutsuagoak diren beste energia iturri batzuk bultzatuz.
Ezkerraldeko gutxiengo posizio batzuk droga bigunen legalizazioaren alde egiten dute. Hauen arabera, legalizazioarekin mafiak amaituko lirateke, beste droga legal batzuekin bezala.
Ezkerrak sexualitatea era irekian enfokatzen du, banakoaren askatasuntzat hartuz. Honen ondorioz, antisorgailuen erabilera, familia planifikazioa eta STGeen zabaltzea ekiditea bultzatzen ditu.
LGTBI+ komunitatearen eskubideak defendatzen ditu.
Prostituzioari dagokionez, batzuk diote erregulatu egin behar dela, lanbide hau dutenak babesteko eta beste batzuk diote esplotazio modu bat besterik ez dela eta abolitu egin beharko litzatekeela.
Abortuari dagokionez, batzuk librea izan beharko litzatekeela diote eta beste batzuk arrisku egoeretan bakarrik izan beharko litzatekeela onartua.
Eutanasia ezkertiar gehienek defenditzen dute.
Ezker politikoak Estatu laiko eta akonfesional baten beharra bultzatzen du; hau da, Estatua eta Eliza banatzea, pertsona bakoitzaren sinismenak errespetatuz. Helburua, gizarte errespetutsu eta tolerante bat eraikitzea da.
Ezkerraren gehiengo zatia, pazifismoarekin identifikatzen da, gerra eta esku-hartze militarrei uko eginez. Hirugarren Munduko herrialdekin kooperazioa bultzatzen du, beraien egoera hobetzeko. Gainera, Nazio Batuak eta Giza Eskubideen legitimotasuna babesten du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.