Nazioarteko Trenbide Zubia edo Madril–Paris trenbidearen zubia 1862 eta 1863 artean eraiki zen. Euskal Herriko Gipuzkoako Irun eta Lapurdiko Hendaia udalerriak elkarlotzen dituen zubi bat da, Bidasoa ibaiaren gainean. Ipar eta Hego Euskal Herria ere elkarlotzen ditu, baita Frantzia eta Espainia ere. Trenez bakarrik igaro daiteke. 2012an monumentu izendatu zuten. Garraio-sektoreko edertasunaren eta funtzionaltasunaren adibide argia da.[1]

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Nazioarteko Trenbide zubia (Irun-Hendaia)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′59″N 1°47′09″W
Thumb
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
Ondarea
EJren ondarea70
    Itxi
    Thumb
    Bidasoa gainean dagoen zaharrena da.
    Thumb
    Tren bat zubia gurutzatzen.

    Historia

    Inguru berean lau zubi daude, horietako lehenengo hiruak Gipuzkoan Bidasoako zubien multzoa Santiago gunea barruan daude. Ibaian gora joaten aurkitzen den lehen zubia da Trenbide Zubia. Multzoan dauden hiru zubietatik zaharrena eta artistikoena da.

    Bidasoa ibaiaren gaineko zubi hori Compañía de los Caminos del Hierro del Norte de Españak enkargatu zuen Norteko Trenbidea izeneko linearako. 1862 eta 1863 artean egin zuen ikerketa, eta bi teknikarik egin zuten: Kalixto Santa Cruz Ojanguren bide-ingeniariak eta Ernest Jean Gaston Duvignaud zubi eta galtzadetako ingeniariak. Zubi honi esker Espainiako eta Frantziako trenbideak lehen aldiz batu ziren, Madril eta Paris lotuz. Hala, bidaia laburragoa eta erosoagoa egin zen, hain zuzen kostaldera zein beste hiri batzuetara eliteko turismoa uda pasatzera etortzen hasi zen garaian.[2]

    Ezaugarriak

    Zubiak kareharrizko harlanduak ditu horma-bularretan, gangetan eta zutarrietan, eta harroinak eta piloteak masa-hormigoiz eta hormigoi hidraulikoz beteak daude barrutik. 132 m neurtzen ditu eta 20 m-ko luzerako 5 arkuz osatzen da. Zutabeek 2,67 m dituzte, eta piloteek 7 m-ko sakonera dute. Zubi-brankak erdizirkularrak dira eta dekoratuta daude: Espainiako eta Frantziako armarrien harrizko taila landuak dituzte, bai eta bi estatuetako garai hartako errege-erregina Isabel II.aren eta Napoleon III.aren alegoriak ere. [3]

    Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.