Euskal Artzain Txakurra Euskal Herriko bertako artzain-txakur batzuen txakur arraza izendapen ofiziala da, bi aldaera nagusi dituena:

Datu azkarrak Espeziea, Jatorria ...
Euskal artzain txakurra
Txakur arraza
Thumb
Euskal artzain txakurraren bi aldaerak: iletsua eta Gorbeiakoa
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Euskal Herria
Bizi-itxaropena13
Itxi

1995eko ekainetik du estandarra ezarria Eusko Jaurlaritzak[1]. 2011 eta 2020 bitartean ofizialki 470 banako egon ziren erregistratuta ofizialki[2], bi aldaeren artean.

Arraza izendapen hauek ez dute onarpenik Nazioarteko Federazio Zinologikoaren zerrendetan, non, aldiz Pirinioetako artzain txakurraren bi aldaerek, mutur motzekoa[3] eta ile luzekoa[4], badauden.

Arrazaren historia

Euskal artzainek betidanik erabili dituzte artaldeak gidatzeko baina baita ere behi samaldak, zaldi azienda eta ahuntz taldeak gobernatzeko ere. Baserriak zein artaldeak zaintzeko ere erabili ohi dira, nahiz eta lantegi honetarako bertako bi artzanor arrazak gehiago erabili diren. Pirinioetako mendiko zakurrak eta nafar artzanorak hain zuzen.

Txakur hauetan oinarriturik hasi ziren Euskal Herrian egun hain ezagunak diren artzain-txakurren lehiaketak ospatzen.

Arrazaren biziraupena kolokan dago XXI. mendean. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak elkarteak bultzatuta, EHUko Biomics ikerketa taldeak egin zuen azterlanean ondorioztatu zuten euskal artzain txakurra egoera larrian zegoela.

Kanpo estekak

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.