Euskal Herriko irratia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herrian irratiak egin duen bidearen historia egiteko unean, hiru errealitate politiko administratibo desberdinak hartu behar dira abiapuntutzat: Iparralde eta Frantziako irrati zabalkundea, Nafarroa eta bere eraketa politiko administratiboa, espazio irrati elektrikoaren erabileraren kudeaketara heltzen baita, eta Euskal Autonomia Erkidegoa, bere autonomia politikorako prozesuez eta bere hedabideen garapenera begira zertzen duen lan erabakigarriagoaz. Honek guztiak hiru garapen lerro baldintzatu eta itxuratu ditu irrati zabalkundean, beronen bilakaera historikoan eta egungo egoeran bertan, oso ezaugarri desberdinekoak elkarren artean.
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. Zuzendu beharrekoa: Artikulu honek ez darabil hizkera entziklopedikoa. Hau da, ez du entziklopediako artikulu batean behar den tonu neutrala, baizik eta ikerlan pertsonal baten tonua.
|
Beste hainbeste esan daiteke euskarak irratian izan duen historiari buruz. Historia hori etorkizunera begira jarri zen 80ko hamarkadaz geroztik, batez ere EITBren hedabide publikoak agertu zirenetik, baina komeniko litzateke patxadaz eta zehaztasun handiagoz aztertzea historia horren iragana, Euskal Herriko irrati zabalkundearen fenomeno orokorraren baitan, XX. mendearen bigarren hamarkadan abiatu zenetik. Eginkizun dauden lanak ditugu horiek, eta ziur asko lan hau abiapuntua besterik ez da izango ikerketa zorrotzagoak eta metodologian zein zientzian oinarrituagoak egiteko.